2024/10/15

Ozki desolazioaz mintzo da

Goierriko Ozki kide bakarreko doom/sludge metal bandak abesti berri bat sareratu du: Desolazio hura. Xabier Lete zenaren testu batekin aurkeztu du: "Zu ere, etxearen eta zarataren partaide izaki, ikara berdin-berdinetan trabatua: ahul, koldar, hiztun, zeken... Ezin zintezke baikortu. Desolazio hura, oh, desolazio hura...".

Salbatore estudioan grabatu zuen udaberrian, eta jarraian entzun dezakezue:

Aurrez, Eta orain zer? bigarren lan laburra kaleratu zuen.

Gorrototik eta nazkatik sorturiko egitasmoa da Ozki. Proiektuaren atzean dagoen pertsonak horrela aurkeztu du bere burua: "Ozki 2020ko udan hasi nuen. Musikarekin esperimentatu nahi nuen, jotzen 'ikasi'. Eskuartean nituen instrumentuak hartu eta abestiak sortzen hasi nintzen. Denborarekin, jotzeko eta grabatzeko teknika apur bat hobetu dut. Muturreko metala da nire erreferentzia, eta black metalarekin, death metalarekin, grindcorearekin... jolastu eta gero, doom, drone eta sludgearen bidea hartu dut. Etxeko estudioan grabatu dut guztia. Nihilismoa, negatibismoa, gizartearen ustelkeria... dira nire inspirazio iturriak".

Hurrengo kontzertuak