
Mungiako Pi L.T. taldeak garai berria bizi du, batez ere, kontzertuak emanez. Sortzeko grinari ere eutsi diote, eta horren emaitza da Animalia otzanak abesti berria. Mungian grabatu, nahastu eta masterizatu zuen Xanpe taldekideak, apirila eta martxoa bitartean.
Rock alternatiboaren aldeko joera berretsi dute single berriarekin.
Bi hamarkada luzeko isilunearen ondoren, bizkaitarrak 2017n bueltatu ziren kontzertu batzuk emateko. Aldiz, 2024an Balak airean (Balaunka) lan laburra kaleratu zuten. Agerian geratu zen haien izaera alternatiboa indartzeko bueltatu zirela, rockaren bidetik, iraganeko metal distortsioak apalduta.
Sei kantako lana beraien Bandcamp atarian eta plataforma digitaletan entzun dezakezue:
Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute banda: Rafa Rueda (ahotsa eta gitarra), Aitor Abio (teklatuak eta sintetizadoreak), David Gonzalez (baxua) eta Jose Manuel Sampedro Xanpe (bateria).