2026/07/20

Robert Rodrigok lan labur berriaren xehetasunak iragarri ditu

Bizkaiko Robert Rodrigo gitarristak Shake the hard way lan laburra plazaratuko du irailaren 4an. Askotariko bost abesti izango dituela aurreratu du. Beraz, hard rockaz harago doinuak ere espero dira. 

Azala eta kanta zerrenda aurreratu ditu:

01. ​Take me hard
02. ​Shake
03. ​Glow
04. ​Primitive
05. ​The way

Iazko abenduan, Kylie Minogue artistaren Glow abestiaren moldaketa aurkeztu zuen, bideoklip batekin.

Rodrigok Miguel Manjon baxu jotzailearekin eta Ander Pena bateria jotzailearekin osatu du lan berria. 

Hurrengo kontzertuak