
Bilboko Satirah muturreko metal boskoteak lehendabiziko maketa kaleratu du. Sarean entzungai jarri dute eta formatu fisikoan eskuratu ahal izango da.
Hasiberrien esentzia jaso dute beraien kabuz grabaturiko bost abestiko estreinako lanean.

01. The inner abyss
02. Wrath
03. Don't take it
04. Bleed then dry
05. Homonima
Kantetako batek bideoklip deigarria du:
2024ko urrian elkartu ziren punk, thrash eta death metal estiloak lantzeko. Gaur egun, ordea, thrash metala jorratzen dutela diote. Hitzei ere garrantzia berezia ematen dietela aitortu dute: "Benetako barne indarkeria dute ardatz, eta soinu gordinarekin islatzen ditugu. Horregatik, ez dugu perfekzioa bilatzen, intentsitateak teknikaren garrantzia bera duelako".
Satirah bost gaztek osatzen dute: Galder Galindo (abeslaria), Iker Bodo (baxua), Jon Reyes (ahotsa eta gitarra), Mario Gohner (gitarra) eta Ibai Goienetxea (bateria).