
Bilboko Sepulchral death metal taldeak abenduaren 5ean plazaratuko du Beneath The Shroud (Soulseller Records) bigarren diskoa. Itxaronaldia arintzeko, Abandoned Feretrum bigarren singlea estreinatu dute.
Hamaika abestiko lana Gorka Perezek nahastu eta masterizatu du. Azala, berriz, Luciana Nedelea ilustratzaileak egin du.

01. A Pact Written In Bone Dust
02. Beneath The Shroud
03. Abandoned Feretrum
04. Conflagration Of Sacred Bones
05. Torchless Crossroads
06. Cloaked Spectres
07. From The Crypt, The Putrid Mist
08. Blood, Phlegm, Black Bile
09. Gravestone Covenant
10. Poison Wind
11. Lost In The Ruins
Torchless Crossroads lehen singlea jarraian entzun dezakezue.
Diskoan musikari hauek parte hartu dute: Dusk (baxua eta ahotsa), Gaueko (ahotsa), Gorka (gitarra eta bateria), eta Pestilence Breeder (gitarra soloak).