Bilboko Sevicia metal taldeak maiatzaren 14an kaleratuko du The Ophidian estreinako diskoa. Andoni Eskubi artistak egindako azal ederra aurkeztu dute, hamar abestiko zerrendarekin batera.
01. Winds of Eternity
02. Dead Earth
03. Prey of Time
04. Turquoise Tail
05. Burning Arid Land
06. Red Sprites
07. Droughts and Floods
08. Colors of Creation
09. The Ophidian
10. Winding Hell
Lanaren kontzeptua ere azaldu dute: "Ostadar sugearen Austral kondairan inspiratua dago. Bertan, gizakiaren gutiziari, fede ezari, hondamendi naturalei eta gizakiaren biziraupenari buruzko istorioak kontatzen dira".
Grabazioari dagokionez, Danny Lights (TracklabMedia Studio) arduratu da nahasketaz eta masterizazioaz. Iazko abuztuan, Dead Earth kanta aurreratu zuten, Danel Garay (Withredd) artistak zuzenduriko bideoklip baten bidez.
2021ean sortu zuten Sevicia banda. Askotariko metal taldeen eraginak nahasten dituztela diote. Erreferentzia moduan aipatu dituzte Trivium, Parkway Drive, Gojira, Children of Bodom eta System of a Down. Musika tresna konbentzionalez gain, oso bestelako instrumentuak erabiltzen dituzte: baraila (quijada), didgeridooa, triangelua, flauta, okarina eta heriotzaren txilibitua, besteak beste.
Bost musikarik osatzen dute taldea: Julen Romero (ahotsa eta baraila) Unai Riaño (gitarra) Markel de la Fuente (gitarra eta koroak) Josu Blanco (baxua) Mikel Dan Fernandez (teklatua eta koroak) eta Ivan Cortes (bateria).