
Gipuzkoako Shallow Waters post black metal bandak bi pieza plazaratuko ditu hirugarren diskoa argitaratu aurretik. Sinking slow da lehendabizikoa, aurkeztu berri dutena.
Hondoratze geldo hori irudikatzeko, Dronicon Films ekoiztetxeak egindako animaziozko bideoklipa estreinatu dute.
Tristan Iñiguez gitarristak grabatu, nahastu eta masterizatu du haren Bergarako Auryn Studios-etan.
Aldiz, lan berria urtean zehar osatuko dutela iragarri du boskoteak, eta beraien alderik "ilunena, malenkoniatsuena eta biziena" berreskuratuko duela. Bi abesti berriak "ekaitzaren aurreko barealdia" izango direla nabarmendu dute.
All Colours Blur To One (Meuse Music Records) bigarren diskoa iazko martxoan plazaratu zuten, eta jarraian entzun dezakezue: