
Bizkaiko She is A Devil taldea da Malmudena Hormaechea abeslariaren abentura berria. 4 Villains utzi ostean, bakarkako proiektua sortu du hard rock iluna, metal alternatiboa eta popa uztartzeko.
Bidelagun aproposak topatu ditu Hellcome lehen lan laburra osatzeko: Jose Prieto Kasta (Neriva, Patxa) gitarrista, Gonzalo Hormaetxea baxu jotzailea eta Jorge Cobelo (Kartzarot) bateria jotzailea.
Laukoteak abuztuaren 6an plazaratu zuen sei abestiko estreinakoa, eta osorik entzun daiteke plataforma digitaletan.
Horrez gain, Hellcome abestiaren bideoklipa ere sareratu zuen uztailaren bukaeran.