Euskal Herria eta Alemania arteko Sijjin thrash/death metal taldeak Helljjin Combat (Sepulchral Voice Records) bigarren diskoa argitaratu du.
Zigiluak esaldi batekin laburtu du mamia: "Proportzio hilgarriko sorkuntza misteriotsuak, laino beltzez estaliak, eta espazioan distortsio izugarriak".
Zortzi abestiko lana plataforma digitaletan entzungai dago, eta biniloan, CDan eta kasetean eskuratu daiteke.
Ekaitz Garmendia taldekide eta gitarristaren etxean grabatu zuten elkarrekin eta zuzenean, Karrantzako BlackStorm estudioetan.
Euskal Herriko bi musikarik eta Alemaniako batek osatzen dute Sijjin banda: Ekaitz Garmendia (gitarra), Iban Hernandez (bateria) eta Malte Gericke (ahotsa eta baxua).