
Gasteizko Sinner Rage heavy metal taldea aurrera begira jarri da Sinner rising single berriarekin. Adrian Gonzalez abeslariarekin eta Antonio Jose Chacon gitarristarekin boskotea berrosatu osteko lehen emaitza da.
Powerstrike lehen diskoa atzean utzi, eta kapitulu berri baten hasiera dela diote. Abesti berri hau ere Alemaniako Dying Victims Productions zigiluaren plazaratu dute. Aldiz, Madrilgo Comeback Studios-etan nahastu eta masterizatu dute.
Bi kide berriez gain, beste hiruak hauek dira: Aritz Yarza (gitarra), Daniel Gonzalez (baxua) eta Javi Riñones (bateria).