Gasteizko Sinner Rage heavy metal bandak Alemaniako Dying Victims Productions diskoetxearekin sinatu du estreinako lana plazaratzeko. Powerstrike izango da bere izenburua, eta 2025eko otsailaren 21ean argitaratuko dute.
Zortzi abesti izango ditu diskoak, eta udan grabatu zuten Bartzelonako Moontower Studios-etan. Azala, berriz, Lena Richter ilustratzaileak egin du.
01. Powerstrike
02. Silent Thunder
03. Highway Knights
04. Chained by Night
05. Fire's On
06. Angel of Combustion
07. Call of the Wind
08. Dangerous Attraction
Diskoko azken abestia da lehen aurrerapena:
Bost musikarik osatzen dute Sinner Rage taldea: Aritz Martinez (ahotsa), Aritz Yarza (gitarra), Jara Solis (gitarra), Dan Speedhammer (baxua) eta Javi Riñones (bateria).
Larunbatean, abenduaren 7an, Gasteizko Urban Rock Concept aretoan joko dute Vhäldemar bizkaitarren talde gonbidatu gisa.
Iragan martxoan, bi kantaz osaturiko lehen grabazioa aurkeztu zuten: Chained By Night eta Power Strike. Plataforma digitaletan entzun ditzakezue, eta baita beraien Bandcamp atarian ere: