2025/06/09

Sinpekado taldeak 'Cicatrices' lan berria kaleratuko du urrian

Bizkaiko Sinpekado thrashcore bandak Cicatrices izenburua jarri dio lan berriari. Urrian argitaratuko dute, eta dagoeneko aurreratu dituzten bi abesti izango ditu: A Fuego! eta Asesino. Noski, gehiago ere izango ditu.

Lanaren azala aurreratu dute:

Aipaturiko bi kantak, berriz, jarraian entzun ditzakezue:

Sinpekado - A Fuego!

Sinpekado - Asesino

Lau musikarik osatzen dute Sinpekado taldea: Oscar Del Val (gitarra eta ahotsa), Javi Martinez (bateria), Miguel Angel Richart (baxua) eta Riki Haya (gitarra). Dagoeneko hiru lan plazaratu dituzte: Sinpekado eta Sobrevivir EPak eta 7 iraupen luzeko diskoa.

Hurrengo kontzertuak