2026/05/11

Song Of Anhubis taldea 'Tyranny of the weak' abesti berriarekin azaleratu da

Bizkaiko Song of Anhubis gothic metal bandak Ravaged Rage lan berriaren lehen singlea estreinatu du: Tyranny of the weak. Bideoklip makur batekin aurkeztu dute.

Beraien ibilbideko hirugarren diskoa izango da, eta urrun geratu den 2020ko Reserved Reflection lanaren ondorengoa. Beste behin ere, Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dituzte kanta berriak. 

Gaur egun, hirukote honek osatzen du taldea: Raquel Reych (ahotsa), Polvareda Johnson (gitarra) eta Ismael Sobrado (baxua). Bateria jotzaile baten bila dabiltza laukotea osatzeko eta zuzenekoak emana ahal izateko.

Hurrengo kontzertuak