
Lapurdiko Spl33n metal/hardcore taldea osatu dute Erhnt bandako hiru musikarik: Josu Guillen (ahotsa), Arnaud Cochet (gitarra) eta Pierre Balacey Balatx (bateria).
Proiektu paraleloa izanik ere, doinu gordinetatik ez dira aldendu, bestelako eraginak barneratu badituzte ere. Horren adibidea da bost abestiko Zentzu dardara estreinako lan laburra.
Allande Etxeberrirekin —Erhnt taldeko kidea ere— grabatu dute, eta azala Balatx taldekideak berak egin du.

01. Ispilu
02. Spleen
03. Koru
04. Laudorio
05. Dikotomia
Kanta guztiak plataforma digitaletan entzun daitezke, Spotifyn izan ezik. Baita beraien Bandcamp atarian ere: