
Abadiñoko Sweet Rage pop metal taldeak Ko-loreak (Baga Biga) bigarren diskoa argitaratu du. Izenburuak bi irakurketa ditu: "Batetik, koloreak, ñabardura ilun, bizi eta tristez betetako paleta da. Bestetik, KO loreak, loreen amaiera, iluntasunak koloreak irensten dituen garaia".
Lan berriak hamahiru abesti ditu: "Hamahiru bideoklip eta bideojokorekin datoz; entzuteko, ikusteko eta jolasteko". Hain zuzen ere, kanta guztiak lokaletik eskaini dituzte.
"Azken bi urteetan idatzitako kantak dira, munduaren begirada ilun batetik. Hemen dago autokritika ukitua eta, nola ez, emozioa eta gozatzeko beharra", adierazi du seikoteak.
Lan berriko abestiak 2024an hasi ziren grabatzen, eta hiru hilabetean behin bat igo zuten sarera. Dena dela, azken lauak lan osoarekin batera plazaratu dituzte. Christophe Tytgat taldekidea arduratu da grabazioaz, nahasketaz eta masterizazioaz. Aldiz, jarraian duzue azala eta abesti zerrenda.

01. Bi Ra Ka
02. Gau gorria
03. Azkarregia
04. Hain ederra
05. Isiltasuna entzungo da
06. Seinaleak
07. Gaztea naiz
08. Basamortua
09. We beti elkarrekin
10. Emaidazu...
11. Gau onena
12. Ai ama
13. Altxa eskuak
Lau kanta berrietako baten bideoklipa ere sareratu dute: Azkarregia.
Sweet Rage musikari hauek osatzen dute: Cris Ibarra (ahotsa), Edu Perez (gitarra), Dani Benito (gitarra), Aingeru Guerrero (baxua), Christophe Tytgat (teklatuak eta programazioak) eta Ruben Montoto (bateria).