2026/04/30

Sweet Rage bandak 'Isiltasuna entzungo da' singlea aldarrikatu du

Abadiñoko Sweet Rage pop metal taldeak abesti solteekin jarraitzen du errepertorioa osatzen. Isiltasuna entzungo da single berria plataforma digitaletan eta Bandcamp atarian entzungai jarri dute.

Bideoklipa, berriz, jarraian ikus dezakezue:

Beste lau dira single solte gisa plazaratu dituztenak, azken hilabeteotan. Horiek denak bandaren sareetan topatuko dituzue.

Sweet Rage musikari hauek osatzen dute: Cris Ibarra (ahotsa), Edu Perez (gitarra), Dani Benito (gitarra), Aingeru Guerrero (baxua), Christophe Tytgat (teklatuak eta programazioak) eta Ruben Montoto (bateria).

Hurrengo kontzertuak