2025/05/24

T-TreintayCuatro bandak heavy metala omendu du

Gasteizko T-TreintayCuatro heavy metal taldeak duela gutxi kaleratu du 40 (The Fish Factory) lehendabiziko diskoa. Gainera, Urban Rock Concept aretoan aurkeztu zuten, maiatzaren 16an.

Boskoteak iragarri duenez, laster plataforma digitaletan entzun ahal izango da. Horrela ere, Heavy Metal singlea aurkeztu dute hitzen letren bideo batekin.

Diskoaren azala eta kanta zerrenda jarraian topatuko dituzue:

01. Heavy Metal
02. Imparable
03. NY5
04. T34
05. Egos
06. K.E.P.A.
07. Señor de las Tinieblas
08. Némesis
09. Terrorvisión
10. Tierra de Nadie

Lanaren izenburuko zenbaki borobilak T-34 taldearei egiten dio erreferentzia. Hau da, egungo bandaren aurrekaria izan zenari. Izan ere, 1983an lau nerabek sortu zuten T-34, eta urtebetera banandu ziren maketa bat eta hainbat kontzertu eman ondoren.

2019an Jose Maria Ruiz de Azuak (Zorrostiaga) taldeko bateria izandakoak, kantu zaharrak berreskuratzea proposatu zion Ion Rail gitarrari. Biak Perseveranth heavy metal bandako kideak ziren orduan. Alberto Hernandorekin (Perseveranth) ahotsak grabatu ostean, gustura geratu ziren emaitzarekin. Horrela, 2021ean bost abestiko Reignición lan laburra kaleratu zuten. Azkenik, 2025eko maiatzean 40 iraupen luzeko diskoa plazaratu zuten.

T-TreintayCuatro taldea bost musikari hauek osatzen dute: Alberto Hernando (ahotsa), Ion Rail (gitarra), Luis Romero (gitarra), Elena Sanchez (baxua) eta Jose Maria Ruiz de Azua (bateria).

Hurrengo kontzertuak