Lapurdiko Titan heavy metal bandak Lacrimæ Mundi izenburua jarri dio hirugarren diskoari. Urriaren 31n argitaratuko dute Adipocere Records zigiluaren bidez. Peio Cachenaut (Ikus, Iron eta Maider) abeslari euskaldunarekin plazaratuko duten lehena da.
Boskote berrituak jakinarazi duenez, lan berriak "bidaia distopiko batera" eramango ditu entzuleak, eta "gaurkotasunari begirada zirraragarria" eskainiko dio. Iñaki Plaa taldeko bateria jolea arduratu da lanaren grabazioaz.
Aurrerapen gisa, Frederic Steinmetz artistak egindako azala eta hamar abestiko zerrenda aurkeztu dituzte.
01. Apophénies
02. Prométhéen
03. Démiurge
04. Technocrature
05. Cernés par les Ruines
06. Le Gambit de Faust
07. Venin Mental
08. Le Sang des Bêtes
09. Melancholia
10. G.I’S Héritage 2025 (Bonus Track)
Kanta berriak aurkezteko hainbat kontzertu eskainiko dituzte. Esaterako, Suhuskuneko Buru Beltz Fest jaialdian izango dira irailaren 14an, eta Baionako Le Magneto aretoan joko dute azaroaren 8an.
Gaur egun, bost musikari hauek osatzen dute: Peio Cachenaut (ahotsa), Sébastien Blanc (gitarra), Romain Larregain (gitarra), Loïc Osogaru Rotureau (baxua) eta Iñaki Plaa (bateria).
Titan 1986an sortu zuten Bardozen (Lapurdi), eta urte berean plazaratu zuten beraien izen bereko estreinako diskoa. 1988an, berriz, Popeye le Road zuzeneko lana plazaratu zuten. Ez dago oso argi noiz erabaki zuten ibilbidea etetea. Nolanahi ere, 2017an elkartu ziren zuzenekoak emateko. 2021ean, berriz, Palingenesia bigarren diskoa kaleratu zuten. 2025ean, berriz, hirugarren disko argitaratuko dute.