Barakaldoko Vhäldemar heavy metal bandak ekainaren 2an argitaratuko du Live at BEC Barakaldo zuzeneko lehen lana. Bi formatutan plazaratuko dute: 2CD eta USB Bideo.
2022ko apirilaren 29an Bizkaia Arenan eskaini zuten kontzertua jasotzen du. Hain zuzen ere, Fight To The End lehen diskoaren 20. urteurrena taula gainean ospatu zuten.
Hauxe duzue zuzenekoaren azala eta abesti zerrenda:
01. Black Beast
02. Death To The Wizard
03. 1366 (Old King´s Visions Part V)
04. Fear
05. Straight To Hell
06. Metalizer
07. Howling At The Moon
08. Bastards (Intro)
09. Bastards
10. River of blood
11. Hell Is On Fire
12. I Made My Own Hell
13. The Old Man
14. Old King´s Visions Part VI
15. Metal Of The World
16. Dusty Road
17. Breakin' All The Rules
18. Lost World
19. Energy
Aurrerapen moduan, 1366 (Old King´s Visions Part V) kantaren bideoa estreinatu dute.
Maiatzaren 29an aurrestreinaldia egingo dute Bilborock aretoan, 20:00etan. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.