
Gasteizko When Evil Comes metalcore taldeak urte eta erdi zeraman doinu berririk argitaratu gabe. Ordea, bukatu da itxaronaldia. Deliverance single berria plazaratu dute, Reach the Dawn bigarren diskoaren hirugarren aurrerapena.
Zuri-beltzeko bideoklio adierazgarri batekin aurkeztu dute. Andrew Garcia bateria jotzaileak zuzendu du, Alvaro Foronda gitarristaren laguntzarekin.
Laukote arabarraren lan berria Sebastian Sendon soinu ingeniariak nahastu eta masterizatu du. Jarraian ikus dezakezue diskoaren azala eta abesti zerrenda:

01. Eden
02. Deliverance
03. My Fault
04. Everything That Could Be
05. No Matter What
06. Reach the Dawn
07. (No) Hope
08. The Agony Circus
Beste bi aurrerapenak jarraian dituzue:
When Evil Comes - My Fault (bideoklipa)
When Evil Comes - (No) Hope (letren bideoa)