2025/08/01

Zuldar taldeak 'Aro berria' iragarri du

Sopelako Zuldar melodic death metal bandak taula gainera igotzeko asmoa du. 2023an itzuli zirenetik, errepertorioa berritzen ari dira abesti berriekin. Dagoeneko zortzi dira plazaratu dituztenak. Aro berria da azkena, euskarazko bigarrena, eta taldearen asmoarekin bat egiten duena.

Boskoteak 2004an eman zuen azken kontzertua Loiun, eta urte hartan banandu ziren. Bi hamarkada luze geroago, bizkaitarrak oholtzara bueltatzeko gero eta gutxiago falta dela dirudi.

Beste zazpi kanta berriak jarraian dituzue:

Zuldar - Hari gorria

Zuldar - My Own Kingdom

Zuldar - Beyond the Last Wall

Zuldar - My Soul Trembled

Zuldar - Awakening

Zuldar - Descent Into The Core

Zuldar - Alpha & Omega

1996an bost gaztek sortu zuten Zuldar taldea: Urtzi Barceló Tanke gitarrista, Ugaitz Aguilar Mono gitarrista, Egoitz Gorbea Txibu bateria, Alain Gutierrez Dalay Tarda abeslaria eta Egoitz Urrutia Brutus baxu jotzailea. Ibilbide laburra izan zuten lehen etapa horretan. 2003an Zabalandi izeneko estreinako diskoa argitaratu zuten, euskaraz kantaturiko death metal melodikoa oinarri duena. 2004an, berriz, lau abestiko lan labur bat sareratu zuten beraien MySpace atarian, eta ondoren banda desegin zuten. Aipatu moduan, 2023ko azaroan itzuli zen boskotea.

Hurrengo kontzertuak