2024/10/20

Lotish taldea 'Hora espejo' diskoaren aurrerapenak aurkezten ari da

Oñatiko Lotish banda Angel Lumbreras Lotis musikariaren heavy metal proiektua da. Lagash ohiak Hora espejo diskoa kaleratzeko asmoa du, eta pixkanaka, abestiak aurreratzen ari da.

Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu du, eta dagoeneko hiru single sareratu ditu: Ya no queda nada, Quédate a mi lado eta El que viene en paz (Imhotep)

Hain zuzen ere, hirugarrenaren letren bideoa topatuko duzue segidan:

Lotis gitarrista eta konposatzailearen kantei Raul Serranok (Vhäldemar) jarri die ahotsa, besteak beste.

Beste bi aurrerapenak jarraian entzun ditzakezue:

Lotish - Quédate a mi lado

Lotish - Ya no queda nada

Hurrengo kontzertuak